Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
7157

AGINDUA, 2008ko abenduaren 4koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, M.ª Pilar Olivas Hernández andreak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- M.ª Pilar Olivas Hernández andreak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, egindako lanagatik eskerrak emanez. Lanpostuaren kodea: 520010, dotazioa: 66.

Bigarrena.- Kargu-uzte honek 2008ko abenduaren 5etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.- Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala