Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2008ko abenduaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7156

211/2008 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. urterako aurrekontuko 9311 programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 (Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa) programan 2.507 euroko kredituak gaitzen dituena.

Prestakuntzarako Euskal Institutuak Metalcert deituriko Leonardo Da Vinci proiektuan izandako parte hartzea finantzatzeko 2.507 euroko kreditu gehigarriak lortu direnez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kreditu horiek gaitzeko eskatu du.

Metalcert proiektuaren helburua nazioz haraindiko tresna bat garatu eta esperimentatzea da, hain zuzen metalaren sektorean funtsezko gaitasunak egiaztatzeko, betiere sektoreko eragile guztien parte hartzea bermatuz eta honako hauek oinarri hartuz: kalitate-arauak, kualifikazio profesionalak eta genero ikuspegiko praktika egokienak. Proiektua metal-arloko enpresei zuzenduta dago, gehienbat enpresa txiki eta ertainei; langileei ere zuzentzen zaie, bereziki 45 eta 65 urte arteko adinekoei, esperientzia zabala izanik hori egiaztatzeko titulaziorik ez dutenei, alegia.

Horregatik, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aipatutakoak gaitzen dira. Azken dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zen.

Horri jarraiki, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 2.507,00

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9311 441.49 2.507,00

Metalcert izeneko Leonardo Da Vinci proiektuan izandako parte hartzea finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala