Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2008ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Irungo Udala
6845

IRAGARKIA, Irungo hiriaren Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren Berrazterketako Ingurumen-inpaktuaren Aurrerakin eta Azterlanaren Dokumentua jendaurrean jartzearen gainean Alkatetzak hartutako Ebazpenari buruzkoa.

Alkatetzaren 2008ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez, zera erabaki zen:

1.- Jendaurrean jartzea Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren Berrazterketako Ingurumen-inpaktuaren Aurrerakinaren eta Azterlanaren Dokumentua, iragarkiak argitaratuz Lurralde Historikoko aldizkari ofizialean eta Diario Vascon, bi hilabeteko epean, azken argitalpena egiten denetik kontatuta, plangintzako iradokizunak eta alternatibak aurkezteko aukera izan dadin.

Halaber, aipatutako epe horretan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuko ebaluazio prozedura gaitzat hartuta, 2008ko urriaren 23ko Ingurumeneko Sailburuordetzaren Ebazpenean aipatzen diren administrazio publikoak kontsultatuko dira, II. eranskina tarteko.

2.- Urtebetez etetea, III. eranskinean adierazitako eremuetan, orotariko onespenak, baimenak eta lizentziak ematea. Eta oro har, indarrean dagoen hirigintza-erregimenaren aldaketa dakarten eremu guztietan.

Etete-erabakia Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 85. artikuluak dioenaren arabera argitaratuko da.

6.- Lizentziak eteteko erabakia behin betikoa da administrazio bidetik. Eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia ERkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietako Salaren aurrean, aurretik hura eman duen organoari jakinarazita, egoki irizten den beste edozein aurkeztearen aurka egin gabe.

Eta hau argitaratzen da, Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 legearen 90. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Irun, 2008ko azaroaren 25a.

Alkatearen delegazioz,

Hirigintzako teknikaria,

M.ª LUISA FERRANDO FOS.

III. ERANSKINA

KODEA IZENA

0.1.01 Alt 1. Geltoki Ingurua

0.3.01 Kostorbe

1.1.10 Araso Iparraldea Luz

1.1.11 Oiantzabaleta Luz

1.1.12 Araso-Sasikoburua

1.2.02 Araba Kalea

1.2.13 Katea Erdialdea

1.3.10 Belasko Eraikina

1.3.11 Arretxeko Malda

2.1.07 Jaizkibel Asistentzialgunea

2.1.08 Zabaleta

2.1.09 Urdanibia-Zubieta

3.2.09 San Miguel Ekipamendua

4.1.02.01 Zubimusu I

4.1.02.02 Zubimusu II

6.2.07 Rataplan

6.2.08 Alei

7.1.03 Artia Ibilbidea

7.2.08 Matxalagain

8.2.05 Blaia

8.2.06 Gazteluberri

8.3.04 Lastaola Postetxea

8.3.05 Mendipe

8.3.12 Pausu

9.1.01 Ibarrola

9.1.02 Olaberria Ingurunea


Azterketa dokumentala