Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2008ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
6844

IRAGARKIA, Administrazioarekiko zenbait auzi-errekurtsotan (prozedura laburtuak) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie, Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3 zk.ko Epaitegian, pertsonal arloari dagozkion administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek aurkeztu direla prozedura laburtuen bidez:

- 835/08 laburtua, José Iván Romero De La Rochek aurkeztua.

- 834/08 laburtua, Inés María Garrido Garayk aurkeztua.

Auzi-errekurtso hauek Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren uztailaren 9ko 2470/2008 Ebazpenaren aurka jarri dira. Ebazpen horren bidez, Osakidetzaren menpeko erakundeetan Diplomatu Sanitarioen maila-taldearen garapen profesionalaren mailaren aitorpena zehazteko hirugarren deialdia arautzen da.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeen guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala