Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2008ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6814

EBAZPENA, 2008ko urriaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, 13,2 kV-ko Martasalo (Izarra, Urkabustaiz udalerria) transformazio zentrora doan airetiko linea elektrikoa eta 100 kVA-ko transformazio-zentro horretatik datorrena herri-onurako deklaratzen dituena.

Erref.: 17483-PRD-mmb.

Esp.: 01-AT-D-2008-00012.

AURREKARIAK

Bat.- 2008ko martxoaren 14an, Energia eta Meategien zuzendariaren ebazpen bidez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAri (helbidea: Urartea kalea 2, Vitoria-Gasteiz) baimena ematen zaio Urkabustaizko udalerriko Izarra herrian instalazioa egiteko, eta kanpoko transformazio-zentroaren proiektua onartzen da, Martasolo izenekoa, bai eta elikatzeko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa ere. Proiektuarekin batera eskabidea aurkeztu zuen. Eskabidea Alberto Martinez Martinez industria-ingeniari teknikoak izenpetua zegoen (400 zenbakidun elkargokidea) eta Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2008ko martxoaren 12an ikus-onetsia, 024393 zenbakiaz.

Bi.- Iberdrola Distribución Eléctrica SAk herri-onuraren deklarazioa eskatu zuen 2008ko apirilaren 16an (helbidea: Urartea kalea 2, Vitoria-Gasteiz), eraginpeko jabeen zerrenda erantsiz.

Hiru.- Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, aipatu eskabidea jendaurrean jartzen duen iragarkia 2008ko maiatzaren 23ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkarian, 2008ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2008ko maiatzaren 14ko El Correo egunkarian argitaratu zen.

Halaber, 2008-05-08tik 2008-05-30era bitartean, Urkabustaizko udaletxeko ediktuen oholean erakutsi zen aipatu iragarkia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat. Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, hain zuzen ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Bi.- Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 40. artikuluan ezartzen da ezen, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraiki, ustiatu, nabarmen aldatu, eskualdatu eta ixteko beharrezkoa izango dela aldez aurretik administrazioaren baimena izatea.

Hiru.- Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak EAEn konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Lau.- Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52. artikuluan ezartzen da herri onurakoak direla energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko diren instalazio elektrikoak, ezartzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetze aldera eta igarobide zorra jartze eta erabiltze aldera. Lege horretako 54. artikuluan ezartzen da, halaber, herri onurako deklaratze horrek ondasunak okupatu beharra, eragindako eskubideak erosi beharra eta, Nahitaezko Desjabetze Legeko 52. artikuluaren ondorioetarako, urgentziaz okupatu beharra dakar.

Bost.- Administrazio prozedurako arau erregulatzaileetan eta aipatu legeetan aurreikusitako prozedura izapide eta baldintzak hartu dira kontuan eta bete ere egin dira espedienteari izapideak egiterakoan.

Aipatutako lege-manuak, eta oro har aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DU:

Iberdrola Distribución Eléctrica SAri baimena ematea Arraia-Maeztu (Araba) udalerrian, Atauri herrian Oláriz-Antoñana TAE 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa Atauri TZrako deribazioa instalatzeko baimena ematea eta burutzapen-proiektua onartzea. Proiektua Emilio Nanclares Ocio industri ingeniariak izenpetuta zegoen (1607 zenbakidun elkargokidea) eta Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak ikus-onetsia, 070462 zenbakiaz, 2007ko maiatzaren 3an. Hona hemen proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Olarizu-Antoñana TAE 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa, Atauri TZrako deribazioa.

- Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

- Eroaleak: AL-AC-ko 3, LA-54 tipoa (54,6 mm2).

- Euskarriak: metalikoak.

- Luzera: 282 m.

- Hasiera: Olarizu-Antoñana TEA linean jartzeko den 1160 zenbakiko euskarria.

- Amaiera: Linea bereko 1418 euskarria (badena).

Baimentzen den instalazioa herri-onurakotzat deklaratzea eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

1.- Onartutako proiektuarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin.

2.- Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

3.- Instalazioen titularrak obrak amaitu direla jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, betiere behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta emateko.

4.- Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala