233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6769
IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 416/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 08.0106.20.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzekoa.
Ezin izan direnez aurkitu Ryszard Tadeusz Buganski jaunaren jaraunsleak administrazio-espedientean jasotzen den helbidean Castro Urdialesko Arturo Duo kalea, 9, 3. solairua, PK: 30700 (Santander)—, jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietako Donostiako 3 zenbakiko Epaitegiak lehen aipatutako espedientea bidatzeko eskatu duela. Infraestructuras Biansa SL-k eskatuta hasi zen espedientea, prozedura arrunta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak 2008-04-25ean emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako gorajotze errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, epatu egiten da Ryszard Tadeusz Buganski jauna, eta aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.