Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6706

IRAGARKIA, honen bidez, Imanol Quintana Suarezi jakinarazten zaio G/24/08/CO espedientearen zehapen-prozeduraren gainean egindako ebazpen-proposamena, zehapen-espedientearen instruktoreak 2008ko irailaren 10ean egindakoa.

Imanol Quintana Suarezi jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean (Eugenio de Ochoa kalea 3, 2. D, Lezo). Hori dela-eta argitaratzen da iragarki hau.

Arau-haustea.

- Abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4 artikulua (6/2003 Legea, kontsumitzaile eta bezeroen estatutuari buruzkoa).

Arau-haustearen deskripzioa:

- Transakzioetan, kontsumitzaile eta bezeroei bidegabeko baldintzak, errekarguak edo kobrantzak ezartzea, inolako arrazoirik gabe.

Zehapena.

- 1.500 euro.

Legezko ohartarazpenak.

- Ohartarazten zaio hamabost eguneko epean, iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta, espedientea ikusi ahalko duela Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Donostia-San Sebastián, Easo kalea, 10 zk., 4. solairua), baita egoki ikusten dituen alegazio, agiri, edo ziurtagiriak formulatu edo aurkeztu ere.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Donostia-San Sebastián, 2008ko urriaren 23a.

Instrukzio-egilea,

NEREA CARRERA ODRIOZOLA.


Azterketa dokumentala