Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6705

IRAGARKIA, 2008ko urriaren 13koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena, Berastegiko udalerrian TA Berastegi izeneko 132/30 kV-ko Transformazio Azpiestazioa egiteko proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, aipatutako dekretuan ezarritakoari jarraiki eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean (1997-11-28ko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluetan eta lege horri buruzko Araudiaren, 1957ko apirilaren 26ko erregelamentuaren 56. artikuluan (1957-06-20ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriaz, beherago zehaztutako instalazio elektrikoari dagokionez, jendaurreko erakustaldia egiten da eta administrazio-baimena, herritarrentzat onuragarri deklaratzeko eta exekuzio-proiektua onartzeko eskatzen da.

Eskatzailea: Eólicas de Euskadi SA; helbidea: Miñao, Arabako Parke Teknologikoa.

Erreferentzia: 29005/AT-D-2008-78.

Instalazio elektrikoaren ezaugarriak:

a) Transformazioa.

- Transformadore bat aldatzea. Ezaugarriak: 60 MVA-ko potentzia, 132/30 kV-ko transformazio-erlazioa eta karga erregulatzailea.

b) 132 kV-ko sistema.

Barra sinple zatituaren eskema, honako hauek dituena:

- Lineako bi posizio.

- Akoplamenduko posizio bat.

- Potentzia-transformadoreko posizio bat.

c) 30 kV-ko sistema.

Barra bikoitzeko eskema, blindatutako SF6 gelaxkaduna; gelaxkak honako zerbitzu hauetarako erabiliko dira:

- Lineako zortzi gelaxka.

- Lotuneko bi gelaxka.

- Zatiketako bi gelaxka.

- Potentzia-transformadorerako bi gelaxka.

- Zerbitzu laguntzaileen transformadorerako bi gelaxka.

- Loturako bi gelaxka.

- Erreaktantziarako bi gelaxka.

- Kondentsadore-bateriarako bi gelaxka.

d) Zerbitzu laguntzaileak.

Zerbitzu laguntzaileetarako bi transformadore, bakoitzak 250 kVA-ko potentzia duela.

Instalazioaren kokalekua: Berastegiko udalerria.

Aurrekontua: 3.484.606,20 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, eta batez ere lurren jabeak eta eraginpeko gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da-, hain justu ere Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostiako Easo kaleko 10. zenbakian) aztertu ahal izateko eta bidezko iritzitako alegazioak aurkezteko, bakoitzaren bi ale betiere. Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hogei egunekoa izango da alegazioak aurkezteko epea.

Donostia-San Sebastián, 2008ko urriaren 13a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

HARTUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS

ESPEDIENTE-ZENBAKIA / NÚMERO DE EXPEDIENTE: 29005/AT-D-2008-78

Finka

Finca Titularra eta helbidea

Titular y domicilio Katastroko datuak

Datos

Jabea

Propietario Helbidea

Dirección Herria

Localidad Poligonoa

Polígono Lur-zatia

Parcela Etengabeko

okupazioa

Ocupación

permanente

(m2) Erabilera

Naturaleza

1 José Arrizurieta Goikoetxea Leitzalde 12

Bentaberri Baserria 20492

Berastegi 8 99 7.800 Belardia

Prado


Azterketa dokumentala