Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
6703

IRAGARKIA, Euskadiko heriotza arrazoien Erregistroan informazioaren bilketa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 7/2009-S.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskadiko heriotza kausen Erregistroan informazioaren bilketa.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denean hasi eta 2009ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aurretiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: honako balorazio irizpide hauek aplikatuz:

- Prezioa: % 51.

- Lan planaren edukia: % 49, administrazio klausula zehatzen pleguko karatularen 30.2.1.b) puntuan adierazitako azpi-irizpideen arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: kontratuaren gehienezko aurrekontua 81.896,55 eurokoa da (BEZik gabe).

5.- Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 77.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 16a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

- Ekonomia eta finantza kaudimena: finantza entitatearen aitormen egokia edo arrisku profesionalen gaineko asegurua egin izanaren agiria (poliza eta azken ordainagiria).

- Gaitasun teknikoa eta profesionala: azken hiru urteotan burututako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda, non jasoko baitira lanon zenbatekoa, datak eta jasotzaileak, publikoak zein pribatuak izan, baldin eta horien batuketak kontratuaren aurrekontua hirukoiztu egiten badu, edo hortik gorakoa bada. Burututako zerbitzu edo lanak organo eskumendunak eman edo bisatutako ziurtagiriz frogatuko dira, baldin eta jasotzailea sektore publikoko entitatea bada; eta jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagiriaren bidez eta, horren ezean, enpresarioaren aitormen bidez.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko abenduaren 18ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio-klausula zehatzen pleguko 13, 14 eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29 eta 31. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bi, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2008ko abenduaren 29a.

e) Ordua: 15:00ak.

10.- Bestelako argibideak: ez.

11.- Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula zehatzen plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala