Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6702

IRAGARKIA, «indarkeria politikoaren ondorioz giza eskubideen urraketa jasaten duten beste biktima batzuen egoerari buruzko txosten zehatza eta sakona diseinatu eta prestatzeko laguntza teknikorako kontratua» esleitu dela jakinarazteko dena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-002/DJT-2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1. zenbakia.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrogeita bi mila (42.000,00) eurokoa da (BEZ barne), gehienez ere.

5.- Esleipena:

a) Eguna: 2008ko otsailaren 20a.

b) Kontratista: esleitzeke.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala