Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6699

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1222/2007 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1222/2007 ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Cerámicas Apaolaza, SA.

Abokatua: Iribarren Ribas Luis.

Prokuradorea: De las Heras.

Demandatua: Alava Mel, SL.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioaren gainean autoa eman zen 2007ko abenduaren hamazazpian. Hau dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

Cerámicas Apaolaza, SAk 2.378,26 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen-prozedura, Alava Mel, SLren aurkakoa, amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Alava Mel, SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala