Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6698

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 1143/2006 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1143/2006 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jose Gomez Chica.

Alderdi demandatua: Euskal Posta SL.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia.

Erabakitzen den gaia: goian aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Euskal Posta SL, alderdi demandatua denez.

Kalea: Ibarredi kalea 25, Vitoria-Gasteiz.

Epatzeko xedea: aipatutako epaiketan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatua den aldetik. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako agiriena eta demanda onartzeko autoarena ematen dira.

Honako epaitegi honetan aurkeztu behar da: epaitegi honen egoitza.

Aurkezteko epea: honen bidez epatu eta biharamunetik aurrera hogei egun baliodun.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Agertzen ez bazara, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin eta gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 496. eta 497. artikuluak).

2.- Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.- Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honetan jakinarazi beharko duzu (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta zortziko azaroaren hamahirua.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Euskal Posta SLren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008ko azaroaren 13ko Probidentziaz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi du.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala