Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6697

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 270/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 270/2008 ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Tiendas Conexión SL.

Demandatua: Said Fikri.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean 525/2008 autoa eman da, 2008ko uztailaren 31koa, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

XEDAPENAK

Tiendas Conexión SL delakoak 219,29 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen-prozedura, Said Fikriren aurkakoa, amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Said Fikri demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala