Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6696

EDIKTUA, kontratu pribatu baten ebazpenaren deuseztasunari buruzko 383/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 383/07 prozedura arrunta bideratu da, kontratu pribatu baten eta transmisioaren ebazpenaren deuseztasuna dela eta. Hori Josu Achurra Unamuno jaunak eskatu du, Caja de Ahorros del Mediterráneo eta Great Time SL direlakoen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

116/08 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2008ko azaroaren 3a.

Nik, Susana Leston Piñerok, Gernika-Lumoko Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen honek, ikusi eta entzun ditut judizio arrunteko autoak, kontratuaren ebazpena modu osagarrian deuseztekoak, 2007. urteko 383 zenbakia dutenak, Sara Lekanda Casado eta Jose Achurra Unamuno jaun-andreek eskaturik, Irune Gorroño Menchaca prokuradoreak ordezkatuta eta Ivan Metola Rodriguez letratuak lagunduta baitaude, Caja de Ahorros del Mediterráneoren kontra. Kutxa hori, halaber, M.ª Cruz Celaya prokuradoreak ordezkatzen du eta Ortega letraduak laguntzen. Judizioa Great Time SL enpresaren kontrakoa ere bada.

EPAITZA

Guztiz onesten da Sara Lekanda Casado eta Jose Achurra Unamuno jaun-andreek Caja de Ahorros del Mediterráneo eta Great Time SLen kontra jarritako demanda, eta:

1.- Great Time-k eta Sara Lekanda Casado andreak eta Jose Achurra Unamuno jaunak sinatutako txandakako aprobetxamendu-kontratuaren deuseztasuna deklaratzen da.

2.- Caja de Ahorros del Mediterráneorekin hitzartutako mailegu-kontratuaren deuseztasuna deklaratzen da.

3.- Alderdiek itzuli beharko dituzte ordaindutako kopuruak.

4.- Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Jakinaraz bedi epai hau legezko eran, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean. Ebazpena jakinarazten denetik harako 5 eguneko epean, epaitegi honetan aurkeztuko beharko da errekurtso hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Great Time SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zortziko azaroaren hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala