Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6694

EDIKTUA, eskurapen preskripzioari buruz bideratutako 29/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 29/08 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jose Maria Ranero Alvarez.

Alderdi demandatua: Catalina Harriague Burutaran, Catalina Harriague Burutaranen jaraunsleak eta pertsona ezezagunak.

Gaia: usukapio jabaria edo eskurapen preskripzioa deklaratzekoa.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Erabakitzen den gaia: goian aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Catalina Harriague Burutaran, Catalina Harriague Burutaranen jaraunsleak eta pertsona ezezagunak alderdi demandatu legetxe.

Epatzeko xedea: aipatutako epaiketan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatua den aldetik.

Honako epaitegi honetan aurkeztu behar da: epaitegi honen egoitza.

Aurkezteko epea: honen bidez epatu eta biharamunetik hogei egun baliodun.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Agertzen ez bazara, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin eta gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 496. eta 497. artikuluak).

2.- Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.- Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honetan jakinarazi beharko duzu (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

Balmasedan, bi mila eta zortziko azaroaren hamabia.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2008ko azaroaren 12ko Probidentziaren bitartez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatze eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Balmaseda, azaroaren 2008ko 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala