Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
6693

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 13koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Kultura sailburuaren 2008ko ekainaren 4ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

AURREKARIAK

1.- Kultura sailburuaren 2008ko ekainaren 4ko Aginduak musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdia egin zuen eta bere 2. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra laurehun eta hogeita bost mila eurotan (425.000,00) finkatu zuen.

2.- Halaber, agindu horren xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

«Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, bigarren artikuluan ezarritako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena egin aurretik egin beharko da. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.»

3.- 2008ko irailaren 5ean deitutako dirulaguntzen eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da modalitate batzuetan jasotako eskaera-kopurua kontuan hartuta, komenigarria izango litzatekeela hasierako diru-kopurua gehitzea.

4.- Une honetan aurrekontu-disponibilitatea dago,

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdia egiten duen 2008ko ekainaren 4ko Aginduan finkatzen duen gehienezko zenbatekoa hirurogei mila eurotan (60.000,00) gehitzea.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua laurehun eta laurogeita bost mila eurotan (485.000,00) finkatzen da.

Bigarrena.- Aurreko artikuluan finkatu den zenbateko gehigarria honela banatuko da deialdiko modalitateen artean: hogeita hamar mila euro (30.000,00) Ekoizpeneko modalitatean; hogei mila euro (20.000,00) Biretako modalitatean eta hamar mila euro (10.000,00) Zabalkunde modalitatean.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena.- Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala