
231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
6689
AGINDUA, 2008ko azaroaren 7koa, Osasun sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena eta farmazia horren jabetza lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak zabaltzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Hori guztia betetzeko, 2008ko maiatzaren 23ko Aginduan iragarri zenez (2008ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala), bidezkoa zen farmazia-bulego berri bat irekitzea Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean. Baina, une hartan, ezin zen zehaztu non egongo zen kokatuta farmazia-bulego hori. Hau dela eta, aipatu deialdia kokaleku posibleari buruzko zalantzak erabat argitu arte ez egitea zuzenagotzat eta geroko interesdunentzat mesedegarriagotzat jo zen.
Honela bada, farmazia-eskualde berean farmazia-bulego berri bat jartzeko 2007ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez hasitako prozedura burututa, farmazia-bulego berria zein eskualdetan kokatu ahal izango den zehaztuta dago.
Bestalde, egoki da, beraz, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatzea, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Farmazialarien Enpresa Elkarteek eta Farmazialari Arduradunen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala ezarrita dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).
Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatutako farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzeko ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egitea.
- 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, iragarritako farmazia-bulegoa honako hiru eremuetako batean kokatu beharko da:
- 1.1.04: Santa Lucía.
- 1.1.09: Lakua-Arriaga.
- 1.1.12: Ariznabarra-Ajuria-San Martin.
- Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.
- Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.
- 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:
- Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
- Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea 38, 01004, Vitoria-Gasteiz.
- Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, 20010, Donostia-San Sebastián.
- Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia 81, 48011, Bilbao.
Bigarrena.- Deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko, honako hauek izendatzea merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:
Lehendakaria:
Titularra: Mercedes Goñi Senosiain andrea.
Ordezkoa: Maite Markuerkiaga Zubigarai andrea.
1. batzordekidea:
Titularra: Ernestina Presser Juste andrea.
Ordezkoa: Milagros López de Ocariz López de Munain andrea.
2. batzordekidea:
Titularra: Maitena Pérez Gabiola andrea.
Ordezkoa: Ricardo López-Lanchares Rubio jauna.
3. batzordekidea:
Titularra: César Medina Vega jauna.
Ordezkoa: Iñigo Dolara Mella jauna.
4. batzordekidea:
Titularra: Teresa Fernández de Castro Agirrezabal andrea.
Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta andrea.
5. batzordekidea eta idazkaria:
Titularra: María Heras Burzaco andrea.
Ordezkoa: M.ª Pilar Vega Pérez andrea.
Hirugarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
RSS