Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6687

AGINDUA, 2008ko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» Erdi Mailako Musika Kontserbatorioari musikako lanbide-ikasketak irakasteko baimena emateko dena.

Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» Erdi mailako Musika Kontserbatorioari musikako lanbide-ikasketak irakasteko baimena emateko eskatuz, «Bartolomé Ertzilla» Musika Eskola eta Erdi Mailako Kontserbatorioa Administrazio Erakunde Autonomoaren ordezkariak egin duen eskabidea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (4ko BOE), Ikasketa artistikoak irakasteko ikastetxeen gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretua (28ko BOE), Musikako lanbide-ikasketen curriculuma eta ikasketa horietara nola sartu ezartzen dituen abenduaren 11ko 229/2007 Dekretua (2008ko martxoaren 13ko EHAA), eta arlo horretan aplikagarriak diren gainontzeko xedapenak ikusita.

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxeari 2007-2008 ikasturtetik aurrera musikako lanbide-ikasketak irakasteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48017137.

Izen generikoa: Erdi Mailako Musika Kontserbatorioa.

Izen espezifikoa: «Bartolomé Ertzilla».

Titularra: Bartolomé Ertzilla Erdi Mailako Musika Eskola eta Kontserbatorioa Administrazio Erakunde Autonomoa.

Helbidea: Montevideo etorbidea, 7.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: ELOn ezarritako musikako lanbide-ikasketak irakasteko baimena, 180 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxe honetan emango diren espezialitateak: pianoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, oboea, klarinetea, saxofoia, txistua, fagota, txirula, tronpa eta tronpeta.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala