Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6686

AGINDUA, 2008ko azaroaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena eskatuz Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2008-2009 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48004477.

Izen espezifikoa: «San Pelayo».

Titularra: CESPE sozietate kooperatiboa.

Helbidea: Betiondo auzoa z/g.

Udalerria: Ermua.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, 3 unitatetarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 15 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetetik beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 59 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.- Ikastetxeak behar beste irakasle kualifikatu izan beharko ditu, hau da, jarduneko unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du; eta, horretaz gain, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala