Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bakioko Udala
6683

IRAGARKIA, 2008ko Enplegu Publikoaren Eskaintza aldarazteari buruzkoa.

Lehenik.- Alkatetzaren 2008ko zezeilaren 27ko Dekretuaren bidez, 2008ko enplegu publikoaren eskaintza onartu zan, beti be udaltzain lanpostu bat beteteko, eta horren barri herriko taulan, 2008ko maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2008ko apirilaren 23ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean emon ziran.

Era berean, lanpostu horretarako udaltzaina hautatzeko oinarriak 2008ko garagarrilaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziran, eta deialdia, barriz, 2008ko irailaren 10eko Estaduko Aldizkari Ofizialean.

Bigarrenik.- Hori horrela izanik, hauxe esan behar da: lanpostu horrezaz gain, aurtengo lanpostuen zerrendan beste udaltzain lanpostu bat be hutsik dagoala. Beraz, guztira lanpostu bi dira hutsik dagozanak.

Hirugarrenik.- Aitatutako udaltzaina hautatzeko oinarrietako 1go klausulan ondorengoa ageri da: deialdi honetako lanpostu kopurua handitu ahal izango da, indarrean dagozan legeetan ezarritakoaren arabera, beti be.

Laugarrenik.- Bakioko Udaleko jarduneko alkateak, 2008ko zemendiaren 10eko erabagiaren bidez, 2008ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aldarazpena onartzea erabagi dau, era honetara osotuta geratu daiten:

Karrerako Funtzionario izateko lanpostu bi:

Plazak: 1.

Lanpostua: Udaltzaina.

Plazea: Funtzionarioa.

Eskala: Administrazino Berezia.

Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.

Sailkapen Taldea: C2.

Titulazino akademikoa eta/edo beste eskakizun batzuk: Eskola Graduatua edo 1. LH edo baliokidea - BTP gida baimena.

Hizkuntza eskakizuna: 2.

Derrigortasun data: 2008-01-31.

Dedikazinoa: lanaldi osoa.

Plazak: 1.

Lanpostua: Udaltzaina.

Plazea: Funtzionarioa.

Eskala: Administrazino Berezia.

Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.

Sailkapen Taldea: C2.

Titulazino akademikoa eta/edo beste eskakizun batzuk: Eskola Graduatua edo 1. LH edo baliokidea - BTP gida baimena.

Hizkuntza Eskakizuna: 2.

Derrigortasun data: 2003-07-30.

Dedikazinoa: lanaldi osoa.

Edozelan be, 2008ko garagarrilaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziran oinarrien arabera aukeratuko dira lanpostu bi horreek.

Eta Toki Araubidearen oinarriak arautzen dauzan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluan eta Euskal Funtzino Publikoari buruzko garagarrilaren 6ko 6/1989 Legearen 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoa beteaz, emoten da argitara goian zehazturikoa.

Bakio, 2008ko zemendiaren 10a.

Alkatea,

TXOMIN RENTERÍA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala