Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2008ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arabako Foru Aldundia
6682

404/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Florencio Beltrán de Heredia Vergara jauna Nekazaritza Zuzendaritzako Nekazaritza Laguntza eta Zabalkunde Zerbitzuko zerbitzuburu-lanpostuari atxikitzeko dena.

Martxoaren 26ko 138/2008 Foru Aginduaren bidez onartu zen Nekazaritza Zuzendaritzako Nekazaritza Laguntza eta Zabalkunde Zerbitzuko zerbitzuburu-lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia (kodea: 1063.001).

Deialdiaren bosgarren oinarrian ezarritakoari atxikiz, Nekazaritza zuzendariak Florencio Beltrán de Heredia Vergara jauna proposatu du lanpostu horretan jarduteko.

Lanpostua betetzeko deialdi-oinarrietan eskatutako baldintzak biltzen ditu proposatutako pertsonak.

Batetik, Arabako Foru Aldundiaren sailetako egitura zehazten duen abuztuaren 8ko 186/2007 Foru Dekretuan, bestetik, funtzio publikoaren alorreko eskumenak ezartzen dituen Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 30eko 154/1993 Foru Dekretuan; eta, azkenik, funtzio publikoaren alorrean eskumena duen sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 20ko 40/2008 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Florencio Beltrán de Heredia Vergara Nekazaritza Laguntza eta Zabalkunde Zerbitzuko zerbitzuburu-lanpostuari atxikitzea (kodea: 1063.001).

Bigarrena.- Foru-agindu honek 2008ko azaroaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ebazpena bera argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hileko epean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian; edo, bestela, berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpena eman duen organoaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.

Foru Administrazioko diputatua,

CLAUDIO RODRÍGUEZ GUTIÉRREZ.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala