Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6618

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ez dugu izan H-2006-01-149 zenbakiko espedientean emandako Ebazpena Mhammed Zannouti jaunari jakinarazterik, ez baitugu izan jakinarazpena bere helbidean egiterik, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, honako ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta, era berean, interesdunari 2008ko irailaren 22ko ebazpena eman dela jakinarazten diogu; hona hemen:

2008 urteko ekitaldiari dagokion ordainketa.

Uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuak arautzen ditu seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak. Maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuak lehen seme edo alaba jaio edo adoptatzeagatiko diru-laguntza arautzen duenak, gorago aipatutako dekretua du. 176/2002 Dekretuko 6.2 artikuluan zehazten den dokumentazioa jaso dugu, eta egiaztatu da kasu honetan laguntza ematea eragin duten betebehar eta zirkunstantziak ez direla mantentzen, zeren eta onuraduna ez baita egon erroldatuta Euskal Autonomia Erkidegoan, eskaera egin aurreko urte osoan.

Hori dela-eta, ez da egingo 2008. urteari dagokion 1.100,00 euroko ordainketa, Familia zuzendariaren 2006-11-29ko Ebazpenaren arabera onartutakoa.

Hala eta guztiz ere, ebazpen horretan ageri diren gainerako zenbatekoak kobratu ahal izango ditu onuradunak, baldin eta dekretuko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen badu. Zenbateko horiek jasotzeko, urtero eskabidea aurkeztu beharko du, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Eta Mhammed Zannouti jaunarentzat legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 29a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala