Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6609

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 213/2008 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 213/2008 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Pagola.

Demandatua: Ainhoa Azcune Hernandez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan 2008ko urriaren 30ean epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

Baietsi egiten dut erabat Gupuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa erakundeak Ainoa Azcune Hernandez andrearen aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut demandatua 3.001 euro ordaintzera nagusi moduan eta 66,51 euroko interesa (2007-12-18tik demanda aurkeztu artekoa).

Zigorraren diru-kopuru nagusiak % 11,75eko berandutza interesa sortuko du, demanda aurkeztu zenetik erabat ordaindu arte.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Epai honen testigantza eraman beharko da jatorrizko autoetara, alderdiei jakinaraziko zaie eta ohartarazi apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, epaitegi honetan jakinarazpena egiten denetik bost eguneko epean. Eta nik, M.ª Carmen Bildarraz Alzurik, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Ainhoa Azcune Hernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2008ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala