Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
6601

EBAZPENA, 2008ko urriaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura Ondare Sailkatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez (maiatzaren 15eko EHAA, 91. zenbakia) EAEko Kultura-Ondare Sailkatua eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zen.

Eskaerak aurkezteko epea 2008ko ekainaren 16an amaitu zen, Aginduaren 7. artikuluari jarraituz.

Aginduaren 11. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak baloratutakoan, batzordeak ebazpen proposamena aurkeztu zuen 2008ko uztailaren 30ean. Balorazio-irizpideak Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoak izan ziren.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta Aginduaren 12. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraituz

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Adierazitako dirulaguntzak ematea eskatzaileei. Dirulaguntzaren kopurua Ebazpenaren I. eranskinean adierazten da.

Bigarrena.- Ebazpenaren II. eranskinean adierazten diren pertsona eta erakundeei eurak eskatutako dirulaguntza ez ematea, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.- Lankidetza-hitzarmenik ez izenpetzea Kultura sailaren eta dirulaguntza jaso duten birgaitzeko hirigintza-elkarteen artean.

Laugarrena.- Onuradunek Agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.

Bosgarrena.- Diruz lagun daitezkeen jarduera guztiak 2008ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira, Agindu arautzailearen 6.2 artikuluari jarraiki.

Emandako dirulaguntzaren justifikazioa, likidazioa eta ordainketa Agindu arautzailearen 15, 16 eta 17 artikuluek ezarritakoaren arabera egingo da. Horri buruzko agiriak Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta 2 hilabetetako epean; eta edozein kasutan, 2009ko otsailaren 28a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak egin direla adierazten duen justifikazioa ebazpeneko I. eranskinean xehatutako aurrekontuari buruzkoa izango da, eta horretaz gain Agindu arautzailearen 16. artikuluan ezartzen den guztia ere bete egingo da.

Seigarrena.- Aginduaren arabera emandako dirulaguntzak bi alditan ordainduko dira, horrela:

a) Lehen ordainketan, emandako dirulaguntzaren

% 40 ordainduko da, dirulaguntza ematen zaiola adierazten duen ebazpena jakinarazten denetik bi hilabeteko epean,

b) Bigarren ordainketan, gainerako % 60 ordainduko da, Agindu arautzailearen 16. artikuluan ezartzen diren agiriak aurkeztu eta hilabeteko epean.

Zazpigarrena.- Ebazpena ondokoei jakinaraztea: Harribola Kultur Elkarteari, Alegría-Dulantziko Udalari, Hondarribiko Udalari, Oiartzungo Udalari, Ortuellako Udalari, Otxandioko Udalari, Erribera Beitiko Udalari, Añanako Udalari, Aguraingo Udalari, Segurako Udalari, Karrantza Haranako Udalari, Zalduondoko Udalari, Zegamako Udalari, Zeraingo Udalari, Zestoako Udalari, Bermeoko Urigintz-Barriztatze Alkartea (Beruala)-ri, Debegesa-ri, Estudios Superiores Económico Financieros, S.L.-ri, Antoñanako Administrazio Batzarrari, Lurrailan, S.L.-ri, Valerio Campoy y Otro C.B.-ri, Bastidako Udalari, Gaubeako Udalari, Balmasedako Udalari, Congregación de los Santos Ángeles Custodiosi, Usurbilgo Udalari, Zaldibiako Udalari, Urduña-Orduñako Udalari, Miserikordia Etxeari, Azkoitiko Udalari, Ordiziako Udalari, M.ª Asunción Baseta Arbuluri, Areatza 1338, S.L.-ri, Elorrioko Txintxirri Ikastola, S. Coop.-ari, Arabako Arkeologia Institutuari, Elorrioko Udalari eta Guardiako Udalari.

Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan jasotakoari jarraituz, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA

DIRULAGUNTZA JASOKO DUTEN

ESKATZAILEEN ZERRENDA

- Harribola Kultur Elkartea:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Portugaleteko Azoka Ezkerraldeko Kafe Antzokian berrerabiltzeko proiektua».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 4.720,25 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 4.720,25 euro.

- Alegría-Dulantziko Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Henayoko Gazteluaren Kastroa balioztatzea.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 78.106,28 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 78.106,28 euro.

- Hondarribiko udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Hondarribiko harresietako hegoaldeko eta mendebaldeko errezel-hormen azterketa arkeologikoa, gero balioztatzeko. I. fasea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 100.000 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 100.000 euro.

- Oiartzungo Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Oianlekuko harrespilaren inguruko lurrak erostea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 124.378 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 124.378 euro.

- Ortuellako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Ortuellako Siderita Errausteko Labea berrerabiltzeko proiektua».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 149.860 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 149.860 euro.

- Otxandioko Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Otxandioko plaza nagusiko 14. zenbakiko eraikina berrerabiltzeko proiektua».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 179.634,97 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 179.634,97 euro.

Errementeria eta latorrigiletza atalak jasoko du laguntza (8.075,88 euro), beirategiak (48.570 euro), aireztapenak (6.350 euro), elektrizitateak (15.289,30 euro) eta hirigintzaren zati bat (51.847,37 euro); kanpoan geratuko da jolasgunea izeneko unitatea (116.690 euro). Barne hartu da, baita ere, gastu orokorren eta industria-etekinen % 19 eta BEZaren % 16. Guztira, 179.634,97 euro.

- Erribera Beitiko Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Quintanilla de la Riberako San Esteban eliza berrerabiltzea eta balioztatzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 73.630,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 73.630,00 euro.

- Añanako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Añanako harresien ondoko lurrak eskuratzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 31.072,06 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 31.072,06 euro.

- Aguraingo Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Herrigune Historikoko linea elektrikoak lurperatzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 171.868 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 171.868 euro.

- Segurako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Lardizabal Jauregiko estalkipea egokitzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 37.861,36 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 37.861,36 euro.

Aurkeztutako aurrekontuan, «estalkipearen oinarrizko egokitze-lanak»partida baloratu da, 37.861,36 euro alegia. Ez dira diruz lagunduko, ordea, estalkipea kontserbatzeko eta konpontzeko lanak, Aginduaren helburutik kanpo gelditzen baitira.

- Karrantza Haranako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: " Dolomitas del Norte instalazioen erabilera berriak eta balioztatzea. Karrantza. IV. fasea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 91.379,15 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 91.379,15 euro.

- Zalduondoko Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Done Jakue Bidea Zalduondon balioztatzea. 2. fasea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 30.000 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 30.000 euro.

- Zegamako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Done Jakue Bidea Zegaman balioztatzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 32.565 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 32.565 euro.

- Zeraingo Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Aizpeako Burdinaren Mendia balioztatzeko oinarrizko plana».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 80.000 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 80.000 euro.

- Zestoako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Zestoako Zubiaurre futbol-zelai zaharraren eremua babestea (Irikaitz aztarnategia)».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 18.825 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 18.825 euro.

Proiektuaren aurrekontu osotik Lauiturri iturriaren lanak kentzen dira, gaur egun babestu gabe baitago.

- Bermeoko Urigintz-Barriztatze Alkartea (Beruala):

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Bermeoko Talakoetxea 13ko lursail gotikoko eraikina».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 289.017,99 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 115.607,20 euro (% 40).

- Debegesa:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Mutrikuko Herrigune Historikoko harresiak balioztatzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 134.759,41 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 134.759,41 euro.

- Estudios Superiores Económico Financieros, S.L.:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua:«Getxoko Zisko Etxearen erabilera berria eta balioztatzea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 339.698,61 euros.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 200.000 euro.

Erabilera-aldaketa egiteko instalazioek jasoko dute diru-laguntza. Bakarrik hartu dira aintzat eraberritze proiektuan administrazio-erabilera izateko jasota daudenak eta hotelgunea egiteko aurreko proiektu baten hiru kapitulu, zeren, nahiz eta eraikinaren azken helburuarekin bat etorri ez, oinarrizkotzat jotzen dira administrazio-erabilerari begira. Zehazki partida hauek jasoko dute laguntza: elektrizitatea (77.734,66 euro), telekomunikazioak (17.291 euro), aireztapena eta aire girotua (86.711,80 euro); eta aurreko proiektuko igogailuarena (18.025 euro), sua atzematearena (30.694,80 euro) eta sua itzaltzearena (15.692,82 euro). Barne hartu da, baita ere, gastu orokorren eta industria-etekinen % 19 eta BEZaren % 16. Guztira, Aginduak baimentzen duen gehiena: 200.000 euro.

- Antoñanako Administrazio Batzarra:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Antoñanako harresiaren ondoko lurrak erostea».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 65.000 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 65.000 euro.

- Lurrailan, S.L.:

Proiektua: «Gipuzkoako monumentu megalitikoak balioztatzeko lanak jarraitzea. 2008».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 79.900 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 79.900 euro.

- Valerio Campoy y Otro C.B.:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: «Soran jauregia hotel eta jatetxe gisa eraberritzeko proiektua. Leintz Gatzaga».

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 300.468,90 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 200.000 euro.

Aurreikuspenaren arabera 2008. urtean gauzatzeko diren instalazioek jasoko dute diru-laguntza, hau da, 198.228,50 euro, bai eta lana zuzentzeko ordainsaria, zeina 19.440 euro baita 2008rako gastu aurreikuspenaren dokumentazioari jarraiki. gastu orokorren eta industria-etekinen % 19 eta BEZ aplikatuta, 300.468,90 euro egiten du. Aginduaren gehienezko kopurua, 200.000 euro. Diruz lagundutako instalazioak eraberritze proiektukoak dira, eta kanpoan geratzen dira hotel-sukalde-jatetxeko altzari, tresna-lanabes eta aplikazio informatikoak.

II. ERANSKINA

DIRULAGUNTZA UKATZEN ZAIEN ESKATZAILEEN ZERRENDA ETA HORRETARAKO ARRAZOIAK

a) Aginduan eskatzen den moduan, kalifikatu eta inbentariatu gabe dauden elementuetan egin beharreko esku-hartzeak direlako. Hori dela eta, honako hauek ez dira baloratu:

- Bastidako Udala: «Bastidako Sta. Luzia ermitaren estalkia lehenbailehen eraberritzea eta zoruaren eta arkitekturaren azterketa».

- Gaubeako Udala: «Eraberritzeko esku-hartzea Astúlezeko tripletan eta batzar-aretoan».

- Balmasedako Udala: «Balmasedako Pasioaren interpretazio-gunea».

- Congregación de Los Santos Ángeles Custodios: «La Cava» edo «Aingeru Zaintzaileen Komentua» eraikinaren fatxadak eraberritzea.

- Congregación de Los Santos Ángeles Custodios: «La Cava» edo «Aingeru Zaintzaileen Komentua» eraikinean igogailua jartzea eta sarbidea hobetzea.

- Usurbilgo Udala: «Arrilaga-eneko eraberritzea (Potxoenea)».

- Zaldibiako Udala: «Enirioko galtzada balioztatzea».

- Urduña-Orduñako Udala: «Urduñako Foru Plaza 9ko eraikina kultura elkarte eta taldeentzat eraberritzea eta egokitzea». Kasu honetan, eraikina ez dago osorik babestuta, haren zati bat baizik (fatxada), eta proiektuak ez du diruz lagundu daitekeen esku-hartzerik proposatzen fatxadan.

b) Agindu honetako 2. artikuluan dirulaguntza jasotzeko moduko kasuak ez izategatik, zeren eta ondare higikorra zein higiezina zaharberritzeko eta birgaitzeko lanak baitira, eta horiek foru aldundien eskumenekoak baitira (Lurralde Historikoei buruzko Legea, 7. art.).

- Miserikordia Etxea: «Bilboko Miserikordia Etxeko kupulak eraberritzea».

- Azkoitiko Udala: «Azokaren eraikina eraberritzea».

- Ordiziako Udala: «Udaletxea eraberritzea».

- Zeraingo Udala: «Aizpea meategia balioztatzea: galeria eraberritzea».

c) Aginduko 2. artikuluan jasotako kasuetan sartzen ez diren proiektuak izateagatik.

- Baseta Arbulu, M.ª Asunción: «Elorrioko Errebonbillo 7ko bi solairuko higiezinaren kanpo-arotzeria».

- Areatza 1338, S.L.: «Areatzako Errukiñe 2ko higiezina erostea».

- Elorrioko Txintxirri Ikastola, S. Coop.: «Elorrioko Arespakotxaga-Anduezako jauregiko instalazioak hobetzeko lanak».

- Arabako Arkeologia Institutua: «La Hoyako herriska».

- Elorrioko Udala: «Argiñetako nekropoliaren inguruko lurrak erostea».

- Debegesa: «Mutrikuko herrigune historikoan, Udaletxearen atzealdea berreskuratzea».

- Zeraingo Udala: «Aizpea meategia balioztatzea: inguruko lurrak erostea».

d) Guardiako (Araba) Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzen duen ekainaren 11ko 135/2002 Dekretuan ezarritako babes-araudia ez errespetatzeagatik:

- Guardiako Udala: «Gilen jauretxea eraberritzea».


Azterketa dokumentala