Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6599

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 7koa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 2007-2008 ikasturterako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko abenduaren 10eko Aginduak (2002ko abenduaren 27ko EHAA), EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko baimena ematea arautu eta baimen horri dagokion finantzaketa ezarri zuen.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2007ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez (2007ko apirilaren 11ko EHAA) 2007-2008 ikasturteko deialdia egin zen, lehen aipatutako abenduaren 10eko Aginduan zehazten diren diru-laguntzak banatzeko.

Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez (2007ko irailaren 4ko EHAA) ebatzi zen EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko 917.518,58 euro ematea. Halaber, ebazpen horren I eranskinean diru-laguntza hori jasoko zuten ikastetxeak zeintzuk ziren eta zegokien diru-kopurua zehaztu zen.

Bestetik, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2007ko urriaren 18ko Ebazpenak (2007ko azaroaren 23ko EHAA) aldatu egin zituen lehen aipatutako 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez ikastetxe batzuei eman zitzaizkien diru-laguntzen kopuruak, 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren 18. artikuluari jarraiki.

CPES San Viator BHIP ikastetxeak aurkeztutako azken txostena eta gastuen justifikazio-agiriak aztertu ondoren, ikusi da onartutako justifikazio-agiriek ez dutela justifikatzen 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntzaren % 100. Ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2007ko uztailaren 18ko Ebazpena aldatzea, eta haren bidez CPES San Viator BHIP ikastetxeari emandako diru-laguntzaren kopurua, 35.598,40 euro alegia, gutxitu eta 34.920,16 euro ematea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria,

IRENE AZPIROZ ARTANO.


Azterketa dokumentala