Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6590

AGINDUA, 2008ko azaroaren 13koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetan «goi-kargudunaren idazkari» lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.- Lanpostuan aritzeko, eranskinean adierazten diren eskakizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.- Parte hartu nahi dutenek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Hirugarrena.- Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, datu hauek jasoko dituen curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan, betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarriak izan daitezkeen bestelako merezimenduak.

Lehiatzaileek, aurrekoez gain, lanpostua betetzeko beharrezkoak diren eskakizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, nahi beste argitalpen, txosten edo bidezko iritzitako edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.- Deialdi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Aginduaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak ebatziko du. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Deialdi-agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 13a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

- Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 175. dotazio-zenbakia).

- Lekua: Haurren eta Nerabeen Defentsa Bulegoa.

- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

- Lantokiaren udalerria: Bilbao.

- Kidegoa: C1 edo D1.

- Destino osagarria: 18.

- Berariazko osagarria: VI-A (8.634,51 euro).

- Hizkuntza-eskakizuna: 2.

- Derrigortasun-data: 2008-03-31.

2.- Lanpostua betetzeko baldintzak:

- C1 edo D1 kidegoetan egotea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

- Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.

- Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


Azterketa dokumentala