Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2008ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6589

AGINDUA, 2008ko azaroaren 14koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2008-2009 urterako enplegu publikoaren eskaintza onartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko Legea aldatzeko den azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriak hala ezarri duelako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan honako hau dugu ezarrita: «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Aipatutako artikulua betez, Agindu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Eskaintza honetan sartzen dira hutsik dauden plazak, betiere horiek betetzea atzeraezina jotzen bada plaza horiek atxikita dauden zerbitzu publikoen funtzionamendua egokia izan dadin.

Eskainitako plaza guztien artean sartuta daude bai karrerako funtzionarioenak direlarik txanda irekiaz bete behar diren plaza hutsak baita langile ezinduek bete beharrekoak ere.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko den otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titularraren proposamenez honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza 2008-2009 urterako onartzea Agindu honetan adierazten diren baldintzetan, eta hori guztia Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko bigarren idazpuruaren hirugarren kapituluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko hirugarren tituluaren hirugarren kapituluan ezarritakoari jarraituz.

2. artikulua.- 2008-2009 urterako enplegu publikoaren eskaintzak bere baitan gordetzen ditu agindu honen eranskinean zerrendaturik datozen plaza huts guztiak.

3. artikulua.- Dagokion deialdian ezarriko dira eskainitako plazetan sartzeko prozedura eta eskakizunak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 14a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoa

1.051


Azterketa dokumentala