Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2008ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
5501

EDIKTUA, epea amaitzeagatiko desahuzio baten gainean burututako 224/08 judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzioari buruzko 224/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ramiro Ramos Castro.

Abokatua: Fernandez Santamaria, Luis.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: Francisco Samir Lahdou del Arco eta Yasmina Kehal.

Gaia: epea amaitzeagatiko desahuzioa.

Judizio horretan epaia eman da eta honako hau du

EPAITZA

1.– Baietsi egin dut Ramiro Ramos Castroren izenean eta ordez Ors Simon prokuradoreak aurkeztutako demanda, Francisco Samir Lahdou del Arco eta Yasmina Kehal jaun-andreen aurkakoa, eta alderdiak lotzen zituen errentamendu-kontratua suntsituta dagoela deklaratzen dut. Horrenbestez, Bilboko Cocherito de Bilbao kaleko 1-3 An kokatuta dagoen etxebizitza legez ezarritako epean hutsik eta libre uztera kondenatzen ditut demandatuak; baita ohartarazi ere, hala egin ezean, bota egingo dituztela.

2.– Prozesu honetan eragindako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Yasmina Kehal andre demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Aipatu ebazpenaren aurka, demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko irailaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala