Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2008ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Irungo Udala
5488

IRAGARKIA, 2008. urterako Giza Baliabideen Programa onartzeari buruzkoa.

Udal honetako Alkate-Udalburuak, 2189 zenbakia duen Ebazpena eman du 2008-09-02an. Bertako xedapen zatiak honela dio:

1.– Ofizial plaza bati dagokion Irungo Udaleko Giza Baliabideen Programa onestea (indarrean dagoen lanpostuen zerrendako 261 lanpostua-Ikuskatzailea), I eranskin modura jasotzen dena.

2.– Erabaki hau argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

3.– Erabaki hau irmoa da administrazio bidetik. Honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazio-errekurtsoa jarri baino lehen, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, edo bestela, Administrazioarekiko Auzietarako Donostia-San Sebastiángo Epaitegiaren aurrean zuzenean inpugnatu, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, egoki irizten den beste edozein aurkeztetik at.

Irun, 2008ko irailaren 11.

GIZA BALIABIDE ETA ZERBITZU OROKORRETAKO BURUA.

I. ERANSKINA

IRUNGO UDALAREN GIZA BALIABIDEEN ARRAZIONALIZAZIO ETA ANTOLAMENDUAREN PROGRAMA, IKUSKATZAILE LANPOSTUARI DAGOKIONA. 2008 URTEA

1.– Xedapen orokorrak.

1.1.– Xedea.

Programa honen xedea hainbat tresna eta baliabide onestea da Irungo Udalaren Giza Baliabideak optimizatzeko ikuskatzaile lanpostuari dagokionez, betiere memorian jaso diren eta oinarri diren arteztarauen arabera, eta Aurrekontuaren I. Kapituluan jasotako gastuaren arrazionalizazioaren estrategiaren arabera.

Modernizazioaren barnean, eta hiritarrari eskaintzen zaion zerbitzuaren politikaren barruan kokatuta dago, eta zuzenean erantzuten dio epe ertain eta luzera langileen politika bat lantzeko hartutako konpromisoari, ordezkari sindikalen laguntzarekin, eta enplegua sortzeko eta Udalaren beraren giza baliabideak aprobetxatzeko konpromisoa ere hartzen du.

1.2.– Aplikazio eremua.

Programa Laguntzaile lanpostua (E taldea) desagertzeko deklaratua duen karrerako funtzionarioari aplikatuko zaio.

1.3.– Indarraldia.

Programa hau, onesten denetik bertan aurreikusten diren neurriak amaitu arte indarrean egongo da, balizko amaiera data gisa 2008-12-31 finkatzearen kalterik gabe.

1.4.– Programaren xedeak.

Hauek dira programaren xedeak:

– Bete dadila agintzea bete gabe dagoen ofizial lanpostua (D Taldea), indarrean dagoen lanpostuen zerrendako 261 lanpostua- Ikuskatzailea, 2008ko apirilaren 30eko osoko bilkuraren erabakiz sortua.

– Udalaren giza baliabideak indartzea.

Horretarako, honako ekintza hauek ezartzen dira:

– Barneko promozioa.

2.– Giza Baliabideen Plana garatzeko neurriak ikuskatzaile lanpostuari dagokionez. 2008 urtea.

– Barneko promozioa.

Behin betiko betetzea Laguntzailearentzako (E taldea) barne promozio murriztuaren bidez.

Plaza: Ofiziala.

Postua: Ikuskatzailea.

Taldea: D.

Maila: Baloratzeko dago.

Osagarri espezifikoa: Baloratzeko dago.

Hizkuntza eskakizuna: 2 (ez derrigorrezkoa).

Eskatzen den titulazioa: Eskola Graduatua/ LHI edo baliokidea.


Azterketa dokumentala