Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2008ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5352

IRAGARKIA, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko dena.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez Trafiko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluen arabera.

Jakinarazpenarekin batera, honako hau ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietarako dagokion Epaitegian, hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita, 2 hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Bigarrena.– Lege-hausteak gidatzeko baimena edo lizentzia indargabetzea badakar, espedientea eskumeneko organoari bidaliko zaio horri buruz ebatz dezan, Trafikoaren alorreko Zigor Prozeduraren Araudiaren 320/1994 EDaren 13.3 artikuluaren eta Trafikoa eta Bide-segurtasuneko Legearen 339/1990 LEDaren 68.7 artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumeneko agintaritzari jakinaraziko zaio.

Laugarrena.– Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidearen bidez ordain daiteke, honetan: www.euskadi.net/nireordainketa.

Bosgarrena.– Borondateko epean ordaintzen ez bada, premiamenduko jardunbidez egingo da.

Seigarrena.– Ebazpenak errekurtso egileen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean hitz hau agertuko da: «Ezeztatua».

Zazpigarrena.– Ebazpena ordainduta egongo balitz, zenbatekoari dagokion zutabean hitz hau agertuko da: «Ordainduta».

Zortzigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean hizki hau agertuko da: «M».

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L	 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B	 428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 LED.

G	 772/1997 ED Gidarien Araudi Orokorra.

J	 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregel. Orokorra.

M	 LED 8/2004 Aseguruari buruzko Legea.

Ñ	 1295/2003 Errege Dekretua, gidarien Eskolen Araudia.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 2a.

Trafiko zuzendaria,

ANDONI ARRIOLA GARRIDO.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala