Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2008ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5351

JAKINARAZPENAK, betearazteko prozeduraren arloan aurkeztutako errekurtsoak eta eskabideak ebazteko administrazio-egintzei buruzkoak eta egiteke daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egitea, administrazio honi egotz ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei -behar bezala egiaztatuak direla-, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, egutegiko 15 eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak; ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara.

Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera, eransten den zerrendan zehaztutako espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egintzat joko da, lege-ondorio guztietarako.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoren arabera egin beharko dela.

EUSKO JAURLARITZAKO NAHITAEZKO DIRU BILKETAKO BULEGOAK

HELBIDEAK

TELEFONOAK

OFICINAS DE RECAUDACIÓN EJECUTIVA DEL GOBIERNO VASCO

DIRECCIONES

TELÉFONOS

Bilbao

San Pedro plaza, 2. behea, 48014 Bilbao

94 475 94 97

Donostia-San Sebastián

Vitoria-Gasteiz hirib., 16, behea, 20018 Donostia-San Sebastián

943 21 01 18

Vitoria-Gasteiz

Manuel Iradier kalea, 9, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz

945 15 71 96

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 3a.

El Director de Finanzas,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.

TRAFIKOKO ZEHAPENAK BETEARAZTEKO PROZEDURAREN ARLOAN ERREKURTSO ETA ESKABIDEAK EBAZTEKO ADMINISTRAZIO-EGINTZEN

JAKINARAZPENEN ZERRENDA

RELACIÓN DE NOTIFICACIONES DE ACTOS ADMINISTRATIVOS DE RESOLUCIÓN DE RECURSOS Y SOLICITUDES PRESENTADOS EN MATERIA DEPROCEDIMIENTO EJECUTIVO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala