
180. zk., 2008ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5349
JAKINARAZPENAK, betearazteko prozedura-egintzei buruzkoak, egiteke daudenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren baloreen zehapenak betearazteko egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei -behar bezala egiaztatuak direla-, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, egutegiko 15 eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak; ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara. Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera eranskinean zehazten den baloreari dagokion premiamenduko probidentziaren jakinarazpena egintzat joko da, lege-ondorio guztietarako. Halaber, jakinarazten da ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoren arabera egin beharko dela. EUSKO JAURLARITZAKO NAHITAEZKO DIRU BILKETAKO BULEGOAK HELBIDEAK TELEFONOAK OFICINAS DE RECAUDACIÓN EJECUTIVA DEL GOBIERNO VASCO DIRECCIONES TELÉFONOS Bilbao San Pedro plaza, 2. behea, 48014 Bilbao 94 475 94 97 Donostia-San Sebastián Vitoria-Gasteiz hirib., 16, behea, 20018 Donostia-San Sebastián 943 21 01 18 Vitoria-Gasteiz Manuel Iradier kalea, 9, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz 945 15 71 96
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 3a.
Finantza zuzendaria, MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da
aipaturiko Eranskina
(Ikus .PDF)
RSS