
180. zk., 2008ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5347
IRAGARKIA, Merkataritzarako Informatika Egitasmoa (MIE) ezartzea helburu duen kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (ICT 31/08/08 espedientea). 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. c) Espedientearen zenbakia: ICT 31/08/08. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Kontratu mota: zerbitzuak. b) Helburua: merkataritzarako informatika egitasmoa ezartzea. c) Loteak eta kopurua: ez. d) Lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko ekainaren 16ko EHAA, 113. zenbakia. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: presakoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren goreneko aurrekontua, berrehun eta laurogeita zortzi mila (288.000,00) euro, BEZa barne. 5.– Esleipena. a) Eguna: 2008ko abuztuaren 4a. b) Kontratista: Consultoría Tecnológica para el Comercio, S.L. (Consultec). c) Nazionalitatea: espainiarra. d) Esleipenaren zenbatekoa: 278.400,00 euro. Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 8a. Berrikuntza eta Energia sailburuordea, JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.
RSS