Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2008ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
5345

EDIKTUA, 449/07 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: 449/07 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Ana Maria Uralde Zufiaurre.

Abokatua: Gomez Uralde, Victor Manuel.

Prokuradorea: Maria Dolores Rodrigo Villar.

Errekurritua: Felisa Uralde Ibañezen jaraunspen jasogabea.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

«EPAITZA

Ezetsi egiten dugu Ana Maria Uralde Zufiaurrek aurkeztutako apelazio-errekurtso, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak hartutako epaiaren aurkakoa. Epaia 890/06 prozedura arruntean hartu zen eta erroilo hau prozedura horretatik dator. Beraz, ebazpen hori oso-osorik berretsi eta ez dugu kostuei buruzko erabakirik hartzen.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Felisa Uralde Ibañezen jaraunspen jasogabea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena EHAAn ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 497. 2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2008ko irailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala