Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2008ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5340

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-02249/04-EP espedientean Lorena Rueda Diez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena (SD2-14279/06).

AURREKARIAK

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 7ko Aginduaren bitartez, EB2-02249/04-EP espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion Leioako udalerriko Lamiako-La Txopera aldean dauden babes ofizialeko 58 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde ordezkariaren 2008ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez, erreferentziazko prozeduran onartuta eta bazter utzita geratu direnen zerrendak onetsi ziren. Lorena Rueda Diez andrea zerrenda horietan baztertutakoen artean azaltzen da, ez zuelako egiaztatu udalerrian bizi dela.

3.– 2008ko ekainaren 10ean Lorena Rueda Diez andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzegoen. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatu zuen.

Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: martxoren 4ko 39/2008 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Agindua (2003ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez aldatua), babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; eta Leioako udalerriko Lamiako-La Txopera aldean, 58 etxebizitza sozial esleitzeko administrazio-prozedura hasten duen Agindua, 2008ko apirilaren 7koa.

3.– 2008ko apirilaren 7ko Aginduaren bigarren xedapenean Leioa izendatzen da interesdun udalerritzat. Eta horrez gain, zortzigarren xedapenak dioenez, geroko titularretako batek erroldatuta egon beharko du interesduntzat izendatutako edozein udalerritan, hasteko agindu hau argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

Espedientea azterturik, ikusi egin da errekurtso-egilea Barakaldon erroldatuta dagoela eta, ondorioz, ez da urtebetetik gora erroldatuta egon Leioako udalerrian eta ez du eskakizun hori betetzen.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Ezetsi egitea Lorena Rueda Diez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa Bizkaiko lurralde-ordezkariak EB2-02240/04-EP espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan berretsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala