Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2008ko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

VISESA
4676

LEHIAKETA. Visesa, Orubide, Alokabide eta EASPko bulegoak altzariz hornitzeko kontratuaren lizitazioaren iragarkia.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: “Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA” sozietate publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Departamentu teknikoa.

c) Espediente-zenbakiak: 027/2008/C17.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Visesa, Orubide, Alokabide eta EASPko bulegoak altzariz hornitzeko kontratua.

b) Banaketa (loteak): ez.

c) Egikaritzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 hilabeteko epea ezartzen da egikaritzeko.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dute honako zenbateko hau gainditu: 660.000 euro.

5.– Bermeak: prezioaren % 5 atxikiko da, eta harrera-akta egin eta 12 hilabete igaro ondoren ordainduko da zenbateko hori.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: “Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA” sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2008-09-01.

7.– Kontratisten berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera.

b) Beste eskakizun batzuk: kaudimen teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko eskakizunak. Eskatutako kaudimen teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Espedienteetan eskatutako gutxieneko kaudimen teknikoa eta profesionala

– Azken hiru urteetan egindako hornikuntza nagusien zerrendaren aurkezpena, zenbatekoak, datak eta destino publiko edo pribatua adieraziz, dagozkien ziurtagiriekin batera.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (50 puntu gehienez).

2) Produktuaren prestazio teknikoen hobekuntzak (30 puntu gehienez).

3) Asistentzia Teknikoaren eta Saldu Osteko Zerbitzuaren hobekuntzak (10 puntu gehienez).

4) Gutxieneko bermearen eta horren edukiaren zabalkuntza (5 puntu gehienez).

5) Entregatzeko epearen laburtzea (5 puntu gehienez).

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008-09-19.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: “A” eta “B” gutun-azalak, klausula administratiboen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: “Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA” sozietate publikoa (Visesa).

2) Helbidea: Orio kalea, 1-3, behea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eusteko epea: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: “Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA” sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Data: 2008-09-23.

e) Ordua: 11:00.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2008-07-15.

14.– Deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.com.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 1a.

VISESAko zuzendari nagusia,

PABLO ARETXABALA PELLÓN.


Azterketa dokumentala