Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2008ko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
4672

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 1044/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1044/07 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Maria Belen Lopez Cuesta.

Alderdi demandatua: Furqan Manzoor.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da, eta ondokoak dira epaitza eta idazpurua:

364 EPAIA

Epaia ematen duen epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko uztailaren bia.

Alderdi demandatzailea: Maria Belen Lopez Cuesta.

Abokatua: Isabel Sanchez Duque.

Prokuradorea: Alfonso Bartau Rojas.

Alderdi demandatua: Furqan Manzoor.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Lehenengoa.–

Maria Belen Lopez Cuesta andrearen eta Furqan Manzoor jaunaren arteko ezkontzaren deuseztapena agintzen da, dibortzioa dela medio, legezko ondorio guztietarako.

Bigarrena

.– Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Hirugarrena

.– Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Laugarrena

.– Epaia irmo bihurtzen denean, ofizioz jakinaraz bekie eskumena duten erregistro zibilei, dagozkien idazpenak egin ditzaten.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008ko uztailaren 4ko probidentzi batez, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko uztailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Eginbidea.– Bilbon (Bizkaia), 2008ko uztailaren 4an.

Nik, idazkari judizial naizen honek, ematen dut ediktua, gaur iragarki-oholean jarri dela jasota uzteko.

Fede ematen dut.


Azterketa dokumentala