Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2008ko abuztuaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4670

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta burututako 336/08 prozeduraren —bahitura hobetzeari buruzkoaren— ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: titulu ez-judiziala betearaztea. 336/08.

Alderdi demandatzailea: Caja de Ahorros de Santander y Cantabria.

Alderdi demandatua: Daniel Velasco Ruiz, Jorge Carlos Velasco Ruiz eta Redama Construcciones SL.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da. Honela dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epaile-magistratua: Adela Morales Galindo.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko ekainaren hemezortzia.

Erants bekie aurreko idazkia dagokien autoei.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 612. artikuluan adierazi eta ezarritakoari jarraituz, betearazleak egindako eskabidea onartzen da eta Daniel Velasco Ruiz, Jorge Carlos Velasco Ruiz eta Redama Construcciones SLren ondasunen gain agindutako bahitura hobetzen da.

Horretarako, ondasunak bahitutakotzat deklaratzen dira.

Eskatutakoarekin bat etorriaz, bidali bekie ofizioa Lankide Aurrezki Kutxa, Banco Sabadell, Banco Popular, La Caixa eta Caja de Ahorros de Santander y Cantabria banku-erakundeei, banku-erakundean euren izenean irekitako kontu korrontean Daniel Velasco Ruiz, Jorge Carlos Velasco Ruiz eta Redama Construcciones SL alderdi betearaziek duten saldoa atxiki eta erreklamatutako erantzukizunei aurre egiteko. Zenbatekoa epaitegi honetako Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu beharko da.

Eskatutakoarekin bat, bidali bekio ofizioa aipatu Adecco ITri, Daniel Velasco Ruiz, Jorge Carlos Velasco Ruiz eta Redama Construcciones SL alderdi betearaziek -enpresa horretako langilea direnez- jasotzen dituzten soldaten eta gainontzeko sarien parte proportzionala atxiki dezan, hain justu ere prozedura honetan erreklamatutako erantzukizunei aurre egiteko, betiere PZLb-ko 607. artikuluan zehaztutako eskala errespetatuaz.

Jaso bedi diru-sarrerak epaitegi honetako Gordailuen eta Kontsignazioen Kontuan egin beharko direla.

Bidal bekie, halaber, 2008ko apirilaren 3ko autoaren, ordainketa errekerimenduaren eta ediktu honen berri demandatuei, hain zuzen ere, Manuel Velasco Diaz jaunari (Ronda Azkue kalea, 43- 9, Barakaldo), Redamako administrailea baita.

Jakinaraz bekio ebazpen hau lehen adierazitako betearaziari.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak, 2008-06-20an emandako probidentziaren bidez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean argitaratzea erabaki du, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko ekainaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Nik, idazkari judizial naizen honek, ematen dut ediktua, gaur iragarki-oholean jarri dela jasota uzteko.

Fede ematen dut.


Azterketa dokumentala