Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2008ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4130

IRAGARKIA, “Nagusi 2008” Nagusientzako Aisia, Zerbitzu eta Jardueren 12. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzeko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (21A/08 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 21A/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: “Nagusi 2008” Nagusientzako Aisia, Zerbitzu eta Jardueren 12. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Erakusketa 2008ko irailaren 25etik 28ra bitartean izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hamar mila (110.000,00) euro gehienez, BEZa barne.

5.– Bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko uztailaren 22a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.contratacion.info.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak:

Finantza erakundeen txostena aurkeztu beharko da finantza-kaudimena egiaztatzeko. Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu behar da, zenbatekoak, datak eta onuradunak -publikoak zein pribatuak- azaltzen dituena. Antzeko lan bat burutu izana ezinbestekoa izango da. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak emandako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako lanak; hartzailea arlo pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko uztailaren 23ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 1. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko uztailaren 28a.

e) Ordua: 12:30ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

12.– Kontratua esleitzeko irizpideak:

Prezioa: 51 puntu.

Eskaintzaren balio teknikoa: 34 puntu.

Antolaketa-kalitatea: 15 puntu.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 13a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala