Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2008ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
4125

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik utzarazpenari buruzko 92/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: utzarazpenari buruzko 92/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Noe-B SL.

Abokatua: Sonia Romo Diez.

Prokuradorea: Itziar Otalora Ariño.

Demandatua: Ana Rosa Perez Rodriguez.

Gaia: utzarazpena, ordainketak ez egiteagatik.

Aipatu judizioan, maiatzaren 23an, epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut Otalora Ariño prokuradoreak Noe-B SLren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Ana Rosa Perez Rodriguezen aurkakoa. Hori dela eta, deklaratzen dut suntsituta dagoela ebazpen honen aurrekarietan adierazitako lokal-bulegoaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua berau uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epean hala egiten ez badu.

Halaber, demandatua auzi-jartzaileari hiru mila berrehun eta berrogeita zortzi euro (3.248) ordaintzera kondenatzen, gehi epai honetatik hara diruaren legezko interesa bi puntutan gehitutakoari dagokion urteko interesa, gehi 2008ko ekainetik auzi-jartzaileari lokala eman arte sorrarazitako errentak. Kostuak ere ordainduko ditu.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2008ko maiatzaren 23an.

Ana Rosa Perez Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala