Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2008ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4123

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen proiektuen garapena eta produkziorako modalitateetako balorazio-batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura sailburuaren 2008ko apirilaren 9ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Proiektuen garapena eta zinema edota telebistarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Iñaki Gómez Sarasola jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Ghislain Barrois jauna.

– Javier Bonilla Arjona jauna.

– Juan Miguel Gutiérrez Márquez jauna.

– Patxi Azpillaga jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala