Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2008ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4119

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 29koa, Kontsumo eta Segurtasuneko zuzendariarena; horren bidez, deuseztatu egiten da Elgoibarko Lanbide Heziketarako Institutua-Instituto de Formación Profesional de Elgoibar erakundearen inskripzioa industria-segurtasunaren arloan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa.

AURREKARIAK

1.– 1994ko urriaren 3an, Administrazio eta Industria Segurtasuneko ebazpen bidez, Elgoibarko Lanbide Heziketarako Institutua-Instituto de Formación Profesional de Elgoibar erakundea onetsia izan zen takografoen eta abiadura-mugagailuen arloan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria da ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

2.– Profesionalen txartelak lortzeko prozedura bateratzen duen eta instalazioak, mantentzeak eta Industria Segurtasunaren arloko beste jarduera batzuk egiten dituzten Baimenduriko Enpresetarako eskakizunak zehazten dituen maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera Elgoibarko Lanbide Heziketarako Institutua-Instituto de Formación Profesional de Elgoibar erakundea baimendu zutela kontuan hartuta, prestakuntza indibidualeko txartelak eta industria-segurtasuneko arloan baimenduriko enpresak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak –175/1994 Dekretua indargabetuta (2006-04-12ko EHAA)– prestakuntza indibidualeko txartelen eta baimenduriko enpresen erregulazio-sistema berria ezartzen du, eta, beraz, baita bere V. kapituluan prestakuntzarako onartzen dituen erakundeen erregulazio-sistema berria ere.

3.– Bestalde, 2006ko apirilaren 10eko Aginduak (Industria; Merkataritza eta Turismo sailburuarena da eta industria-segurtasunaren arloko Kualifikazio Indibidualeko Txartelak eta Baimenduriko Enpresak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen du) bere I. eranskinean biltzen du 63/2006 Dekretuaren sisteman barne harturiko kualifikazio indibidualeko txartelen kategorien guztizkoa.

4.– Kategoria horien artean ez dago Ibilgailuen Kualifikazio Indibidualeko Txarteleko kategoriarik, ez takografoen instalatzaileko kategorian, ez abiadura-mugagailuen instalatzaileko kategorian, eta kategoria horietarako zegoen baimenduta Elgoibarko Lanbide Heziketarako Institutua-Instituto de Formación Profesional de Elgoibar erakundea, hain zuzen ere.

5.– Horrenbestez, Industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta baimenduriko enpresak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoari jarraiki, erakunde horrek onetsiriko erakunde gisa duen inskripzioa deuseztatu beharra dago.

Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Elgoibarko Lanbide Heziketarako Institutua-Instituto de Formación Profesional de Elgoibar erakundeari industria-segurtasuneko arloan baimenduriko profesionalak prestatzeko onetsiriko erakunde gisa aritzeko emandako onespena baliogabetzea.

2.– Horrenbestez, industria-segurtasunaren arloan profesionalak prestatzeko Onetsiriko Erakundeen Erregistroan duen inskripzioa deuseztatzea.

3.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 107. artikuluari eta hurrengoei atxikiz, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, eta horretarako epea hilabetekoa da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 29a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala