Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2008ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
4118

AGINDUA, 2008ko ekainaren 23koa, Herrizaingo sailburuarena. Agindu honen bidez Herri Babeseko Boluntarioen Elkarteentzat materialak erosteko udalerriei eta toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak ezarri eta arautzen dira, eta deialdia egiten da, Herri Babesarekin zerikusia duten ekintza eta egitarauak gara ditzaten.

Herrizaingo Sailak azken urte hauetan Larrialdietarako Udal Planak egitera bultzatzen ditu udalak diru-laguntzak emanez, arrisku egoeratan hartu beharreko neurriak eta burutu beharreko jarduerak ahalik eta gehien arrazionalizatzeko.

Plan horiek benetan ezartzeko beharrezkoa da ondo prestatuta egotea bai heziketan eta bai dagokion larrialdi-planean ohartemandako Baliabide Mugikorren Katalogoa osatzen duten baliabideen ondasun materialei dagokienez ere.

Horretaz jabeturik, udalei tokiko eginkizun horretan laguntza eskaintzea erabaki du sail honek. Laguntza horrek Udal Larrialdi Planetan ezarritako Herri Babeseko zereginetan parte hartzen dutenentzako materialak erostea ahalbideratzen du.

Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen lege antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua. – Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei eta toki mailako beste entitate batzuei zuzendutako diru-laguntzak arautzea da agindu honen xedea, 2008. urterako Herri Babeseko Boluntarioen udal eta toki mailako Elkarteentzat materialak erosteko; materialok, Herri Babesarekin zerikusia duten ekintza eta egitarauak garatzeko izango dira.

Agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzetarako 62.723 euro daude, dagokion aurrekontu atalean. Diru-laguntza guztien batura ezin izango da kopuru hori baino handiagoa izan.

2. artikulua. – Onuradunak.

1.– Dagoeneko Herri Babeseko Boluntarioen Elkartea duten EAEko udalerriek edo toki mailako entitateek eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotako diru-laguntzak.

2.– Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta diru- laguntza horiek jasotzeko aukera kentzen dien legezko debekuarekin zigortutakoek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egitea barne.

3. artikulua. – Laguntzen deskripzioa.

Lehenengo artikuluan aipatzen diren diru-laguntzak ondoren zehazten diren kontzeptuengatik eska daitezke:

1.– Udal edo toki mailako entitate onuradunek zuzenean egindako erosketetarako izango dira diru-laguntzak. Materialak Herri Babeseko Boluntarioen udal edo toki mailako Elkarteentzat izango dira eta udalerriak dituen arriskuei aurre egiteko, esku-hartze zuzenerako zein babeserako erabiliko dira.

2.– Boluntarioen berezko lana esku-hartze zuzenetan profesional adituei modu subsidiarioan laguntzea izanik, zeregin horrekin zerikusia duten materialak izan beharko dira, edo udalerri bakoitzeko arriskuen aurrean larrialdi egoeratan erabiltzeko modukoak.

Diruz lagunduko den material mota I. eranskinean jaso da.

4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua.

1.– Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten udalerriek edo toki mailako entitateek, korporazioko alkateak edo toki erakundeko lehendakariak izenpetutako idazki arrazoitua aurkeztu beharko diote Herrizaingo sailburuordeari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta berrogeita bost egun naturaleko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Erregistro Nagusian (Donostia-San Sebastián kalea, 1, Vitoria-Gasteiz) edo bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan onartutako edozein egoitzetan.

2.– Idatzi horrekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

– Material eta baliabideei buruzko behar nagusien zerrenda, lehentasunen hurrenkeran eta eskatutako materialaren ezaugarriak zehaztuta.

– Diru-laguntzaz eskuratu nahi den materialaren aurrekontua, aleko eta guztirako prezioak jasoz eta eragina izan dezaketen beste zerga guztiak sartuz, baita BEZa ere.

– Udaleko edo toki mailako idazkariak emandako ziurtagiria, Herri Babeseko Boluntarioen Elkartea eratuta dagoela dioena.

– Elkarteko kideen zerrenda eguneratua, zuzendaritza organoak edo organo arduradunak aipatuz.

– Boluntarioen Elkarteko kideen esku jarritako baliabide materialen inbentario eguneratua.

– 2007. urtean burututako ekintzen memoria eta 2008. urterako aurreikusten diren ekintzen egitaraua.

5. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko organoa.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea Larrialdiei Aurre Egiteko zuzendaritzari dagokio.

6. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea.

Eskabideak azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluan jasotako baldintzak betetzen ez baditu edota 4.2 artikuluak eskatutako agiriren bat falta bada, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eskatzaileari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko apean akatsa zuzentzeko, eta, era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela horretarako ebazpena eman ondoren.

7. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzaile bat osatuko da. Hona hemen zeintzuk izango diren kideak: lehendakaria (Larrialdiei Aurre Egiteko zuzendaria), bi bokal (Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariak) eta idazkaria (Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria, hitza bai baina botorik izango ez duena). Izendapen aginduz Herrizaingo sailburuak aukeratuko duen Epaimahai honek erabakiak gehiengo soilez hartuko ditu.

Aipaturiko epaimahaiak erabaki-proposamena Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordeari zuzenduko dio diru-laguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituz.

8. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

Emango diren diru-laguntzen ebazpen-proposamena egiteko, Epaimahai Kalifikatzaileak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

– Udalerriaren edo toki erakundearen arriskugarritasun maila: % 40.

– Boluntarioen Elkarteek dagoeneneko duten materiala: % 40.

– 2007. urtean burututako ekintzen garapena eta 2008. urterako aurreikusten diren ekintzen egitaraua: % 20.

9. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Onuradun bakoitzari dagozkion diru-laguntzen zenbatekoa, prozedura honen arabera zehaztuko da:

a) Epaimahaiak lehentasun-mailak jarriko dizkie Udalerriei eta gainerako toki-entitateei, agindu honen 8. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz lortutako puntuen arabera jarri ere.

b) Mailen gehienezko eta gutxienezko mugak Epaimahai kalifikatzaileak jarriko ditu; hain zuzen ere, aurkeztutako eskabideen guztirakoa eta deialdian esleitzen diren diru-baliabideak aintzat hartuz.

c) Eskatzaile bakoitzari esleituko zaion laguntza zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: eskatutako material bakoitzaren zenbatekoa eta material horiekiko entitate eskatzaileak eskabidean ezarritako lehentasun hurrenkera; hortaz, laguntzak ezingo du gainditu toki-entitate eskatzailea kokatuta dagoen zatiaren gehienezko muga.

10. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateraezintasunak.

Beste erakunde publiko eta pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta agindu honetan aipatzen direnak bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.

11. artikulua. – Ebazpena.

1.– Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hiru hileko epearen barruan hartuko du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko ebazpena, Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hau esleipendunei jakinarazi egingo zaie eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Epearen barruan erabakiaren berri ematen duen jakinarazpenik jaso ezean, eskabidea ez onetsitzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

12. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Eman zaien diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek ukoa idatziz adierazten ez badute, onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza eman den helburu zehatzerako erabiltzea, non eta ez den 14. artikuluan ezarritakoa aplikagarri gertatzen.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu beharko diete, euren funtzioak betez deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzei dagokienez eskatzen den informazio oro.

d) Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntza, diru-sarrera edo bitartekoen berri ematea entitate esleitzaileari.

e) Diru-laguntza esleitzerakoan, kontuan izandako gora-behera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri entitate esleitzaileari ematea.

13. artikulua. – Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntzen onuradun suertatu diren udalerriek eta toki mailako entitateek esleipenaren arrazoi izan diren materialak eskuratu beharko dituzte, eta jatorrizko fakturak edo Udal idazkariak konpultsatutako kopiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte 2008ko abenduaren 15a baino lehen. Diru-laguntzaren ordainketa aldi batean egingo da, lehendik esleipenerako arrazoitzat jo zen xedea betetzen dela egiaztatzen duten fakturak Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu eta gero.

14. artikulua.– Diru-laguntzak emateko baldintzak aldatzea.

Diru-laguntzak esleitzeko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada -helburua betetzen dela ziurtatuta eta, hala badagokio, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek esleitutako laguntzarik jasoz gero-, diru-laguntzak esleitzeko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Likidazio-ebazpena emango da emandako diru-laguntzen zenbatekoak birmoldatzeko.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

Deialdi honetan diru-laguntza esleitu ahal izateko ezarri diren baldintzetako bat ez dela bete egiaztatzen bada Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa, gehi legez dagozkion interesak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete interesatuek Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 23a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

I. ERANSKINA

1.– Langileen Ekipamendurako Materiala:

Arnesak

Poltsak

Oinetakoak

Lanerako alkandora

Gerrikoak

Lokarri dinamikoak

Lokarri estatikoak

Zira-Txamarreta

Jausgailuak

Filtroak

Betaurrekoak

Txanoa

Eskularruak

Jertsea

Mozorroak

Motxilak

Monoa

Mosketoiak

Lanerako prakak

Galtza-zira

Petoa

2.– Suteei Aurre Egiteko Materiala:

Su-astingailua

Eskorgak

Motozerrak

Palak

Pikotxak

Tenazak

Suteak itzaltzeko Zerbitzu Profesionalen babespeko Boluntario Taldeentzat bakarrik:

Ur-lineak jartzeko materiala

25 mm-ko tutu malgua

45 mm-ko tutu malgua

70 mm-ko tutu malgua

100 mm-ko tutu malgua

100 mm baino gehiagoko tutu malgua (zurrupatzekoak)

25 mm-ko ur-jaurtigailua

45 mm-ko ur-jaurtigailua

75 mm-ko ur-jaurtigailua

100 mm-ko ur-jaurtigailua

25 mm-ko murriztekoak

45 mm-ko murriztekoak

70 mm-ko murriztekoak

100 mm-ko murriztekoak

25 mm-ko adarkatzekoak

45 mm-ko bitan adarkatzekoak

70 mm-ko bitan adarkatzekoak

100 mm-ko bitan adarkatzekoak

25 mm-ko hirutan adarkatzekoak

45 mm-ko hirutan adarkatzekoak

100 mm-ko hirutan adarkatzekoak

Suteak itzaltzeko material eramangarria

5 kilo ur edo gutxiagoko su-itzalgailua

5 kilo hauts lehor edo gutxiagoko su-itzalgailua

5 kilo CO2 edo gutxiagoko su-itzalgailua

5 kilo halon edo gutxiagoko su-itzalgailua

5 kilo ur baino gehiagoko su-itzalgailuak

5 kilo hauts lehor baino gehiagoko su-itzalgailua

5 kilo CO2 baino gehiagoko su-itzalgailua

5 kilo halon baino gehiagoko su-itzalgailua

Elektrobonba

Eskailera luzagarria

Gakodun eskailera

Hidro-eiektorea

Motobonba

3.– Uholdeei Aurre Egiteko Materiala:

Txalupa pneumatikoa

4.– Komunikaziorako Materiala (Frekuentzien Zergatia Azalduz):

Metagailua

Antena

Bateriak

Bateria kargadorea

Emisora

Radio-transmisoreak

5.– Prestakuntzarako Materiala:

Liburuak

Panelak

Arbela

Diapositiba proiektorea

Gardenki proiektorea

Telebista

Bideo Erreproduzigailua

Bideoak

6.– Beste Material Batzuk:

6.1.– Argiztapen Materiala

Bateriak-Metagailuak

Karbureroa

Elektrogeno multzoa

Linternak

Proiektorea-Fokoa

6.2.– Seinaleztapen-Materiala:

Balizajeak

Bengalak

Besokoak

Zintak

Konoak

Megafonoa

Plakak

Hesiak

6.3.– Material Sanitarioa:

Botikinak

Ohatila


Azterketa dokumentala