Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2008ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4116

AGINDUA, 2008ko ekainaren 24koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez bete gabe deklaratzen da Justizia sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari lanpostua (520010/34 kodea) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2008ko martxoaren 13an emandako Aginduko (martxoaren 31ko EHAA, 60. zenbakia) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa. – Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Justizia Sailburuordetzako “goi kargudunaren idazkari” lanpostua (520010/34 kodea) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe deklaratzea.

Bigarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke agindua eman duen organoari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epearen barruan. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 24a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala