Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3835

IRAGARKIA, 316/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura arrunta, 98 Legea).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian 316/08-3 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, prozedura arruntean (98 Legea). Errekurtsoa SATSE Erizainen Sindikatuak aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren aurka (2007-12-31ko EHAA, 250. alea); dekretu horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak 2007., 2008. eta 2009. urteetarako arautzen dituen akordioa onartu zen.

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 22a.

Araubide Juridikoko zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO ORTIZ OSEGUERA.


Azterketa dokumentala