
118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Madrilgo Lan Arloko 10 Zenbakiko Epaitegia
3826
EDIKTUA, 651/2007 zenbakiko demandaren prozeduraren ondoriozkoa. JAKINARAZPEN-ZEDULA Nik, Maria Isabel Oteo Muñozek, Madrilgo Lan Arloko 10 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau JAKINARAZTEN DUT: 651/2007 demandaren prozedura bideratu da lan-arloko epaitegi honetan, Gizarte Segurantzaren gainean, Jose Manuel Perujo Olasategui jaunak eskatuta, honako hauen kontra: Tesorería General de la Seguridad Social, Instituto Nacional de la S. Social, Editora del País Vasco 93, S.A., Rentalink S.A. Prozedura horren gainean hau erabaki da: 2008-05-06ko Ebazpenaz parte hari egindako errekerimendua sasoiz eta eraz egin dela kontsideratzen da; hortaz, deialdi baten bidez dei egin bekie parteei, adiskidetze-egintzara azal daitezen, eta, beharrezkoa bada, epaiketara. Egintza horietarako entzunaldiaren lekua, eguna eta ordua: 2008ko azaroaren 4a, goizeko 10:30ak, epaitegi honetako bista-aretoa, Madrileko Hernani kaleko 59. zk., 2.a. Rentalink, S.A sozietateari legez jarritako moduan jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero—, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egin dut ediktu hau. Hartzaileari jakinarazten zaio hurrengo komunikazioak epaitegiko iragarki-oholean egingo direla, baldin eta auto edo epai erakoak ez badira, edo epatzeak ez badira. Madril, 2008ko maiatzaren 23a. IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS