Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2832

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 9koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4. oinarrian aurreikusitakoa) epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda onartzen da, hau da, Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaiena.

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Agindua 2007ko azaroaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-probetarako deia egin zen.

Bigarrena.– Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2008ko apirilaren 9ko Ebazpenaren bitartez argitaratu zen programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4. oinarrian aurreikusitakoa) epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin-behineko zerrenda, hau da, Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaiena.

Hirugarrena.– Behin-behineko Ebazpenaren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, Langileria Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4. oinarrian aurreikusitakoa) epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda onartzeko.

Horregatik guztiarengatik,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Programazio didaktikoa eta/edo unitate didaktikoa (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren 6.2.1.4. oinarrian aurreikusitakoa), epe barruan ez aurkeztearren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen hainbat kidegotan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda onartzen da, hau da, Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozesutik kanpo geratzen diren izangaiena.

2. artikulua.– Zerrenda hori argitaratu egingo da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.

hezkuntza.ejgv.euskadi.net

3. artikulua.– Aukeratze-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrendaren kontra, izangaiek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote hilabeteko epean, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 9a.

Langileria Kudeatzeko zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala