
79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
2536
261/08 EBAZPENA, 2008ko apirilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki torkoporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak izendatzeko dena; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntzak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez, osasun-zentroak eta kontsultategi medikoak eraikitzeko, handitzeko, eraberritzeko eta konpontzeko nahiz beharrezkoak dituzten altzariak eta osasun-tresnak erosteko, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioei 2008. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin da, eta, erabaki horren I. eranskineko 6.1 puntuak xedatzen duenez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak horretarako berariaz emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak.
Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Erabakiak xedatutako batzorde horretako kide izendatzea ondoko hauek:
Lehendakaria:
Rafael Cerdán Arandia jauna.– Osasun Saileko Osasun sailburuordea.
Ordezkoa: M.ª Luisa Arteagoitia González andrea.– Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.
Kideak:
Michol González Torres.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako zuzendaria.
Ordezkoa: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari bat.
Carlos Aguirrebeitia Momeñe jauna.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezkoa: Camino López Fernández andrea.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Begoña Gutierrez Ruiz.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen mailako arretako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Ordezkoa: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetzako ordezkari bat.
Idazkaria:
M.ª Rosario Moraza Vea-Murguía andrea.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezkoa: José Angel Ruiz Molinuevo jauna.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 1a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.