Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa
1974

IRAGARKIA, erantzukizun enpresarialeko 2001/31 espedientea jakinarazteari buruzkoa.

Martín Contreras Lobo jaunaren izenean dagoen erantzukizun enpresarialeko 2001/31 espedientearen gainean Probintzia Zuzendaritzak ebazpena hartu du. Revivecons enpresarentzat da ebazpena; enpresaren azken helbide ezaguna: Juan de Ajuriagerra, 9-6., 48009 - Bilbao.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak ezartzen duenaren arabera (27ko BOE), segurtasun eta higiene neurriak ez egoteagatik gertatutako lan-istriputik datozen prestazio ekonomikoetako errekarguari buruzko administrazio-prozeduran egindakoa jakinarazten dizugu (errekargu hori Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 123. artikuluan aipatzen da; ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege-Dekretuaz onartutako testu bategina; 29ko BOE). Horrela, alegazioak aurkez ditzakezu edota egokitzat jotzen dituzun agiriak edo ziurtagiriak aurkez ditzakezu, ebazpen-proposamena egin baino lehen, eta gehienez ere hamabost eguneko epean, idazki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Idazki honen hasieran adierazitako epea igarota, interesatuek alegazioak aurkeztu edo ez, beste agiri edo ziurtagiri batzuk aurkeztu edo ez, eta kasuaren arabera, horiek kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena egingo da.

Hala ere, ezarritako epea baino lehen interesatuak alegaziorik eta beste agiririk aurkeztuko ez duela esanbidez adierazten badu, entzunaldiaren izapidea amaitutzat joko da, epe hori amaitu arte itxaron gabe.

AURREKARIAK

1.– 2001eko martxoaren 26an, Martín Contreras Lobo jaunak lan-istripu bat izan zuen Revivecons SL enpresarentzat lanean ari zela. Enpresa horrek Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin zituen estalita kontingentzia profesionalak.

2.– Izandako lan-istripuaren ondorioz, prestazio ekonomiko hauek aitortu zaizkio; ondorio eta zenbatekoak ere aipatzen dira:

– Senitartekoentzako pentsioa: Da Saturnina Teresa Lobo Brezmes (ama), 435,70 euro; ondorioetarako data: 2001-05-01.

– Heriotzagatiko laguntza: 30,05 euro.

3.– 2001eko uztailaren 25ean, Kantabriako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak aipatutako lan-istripuagatik sortutako prestazio ekonomiko guztietan % 30eko errekargua jartzeko proposamena egin zion erakunde honi, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 123. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuta. Lan-istripuaren txostena ere aurkeztu zuen; hor gertakariak eta emaitzak jaso ziren eta arau-hauspen akta egin dela adierazi zen.

4.– Proposamena administrazio-espedientean dago, eta honetan oinarritzen da: ondoren zehazten diren artikuluetan ezarritakoa ez zen bate, alegia, 31/1995 Legearen 15.1. artikuluaren a), b), f), g) eta h) idatz-zatiak (azaroaren 10eko BOE); I.A. eranskineko 3. eta 4. artikuluak; 486/1997 Errege Dekretuaren 1.1 artikulua (apirilaren 23ko BOE) eta 31/1995 Legearen 21. artikulua (azaroaren 10eko BOE).

5.– Egindako proposamena ikusita, Probintzia Zuzendaritzak administrazio-prozedura honi ekitea erabaki zuen 2001eko uztailaren 25ean. Erabaki hori 2002ko maiatzaren 13an jakinarazi zitzaien alderdiei.

Calvo Sotelo, 8; 39002 - Santander

Telefonoa: 942 20 42 10.

Fax: 942 20 42 21.

6.– 2007ko abenduaren 10ean, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko Ezgaitasunak Baloratzeko Lantaldeak proposamen txosten hau egin zuen: lan-istripuagatik sortutako prestazio ekonomikoei % 40ko errekargua jartzea; "Revivecons, S.L." enpresa zen erantzulea.

7.– Ez da alegaziorik aurkeztu.

8.– Probintzia Zuzendaritza honek uste du bidezkoa dela Revivecons SL enpresaren kontura 3. aurrekarian aipatutako prestazioetako errekargua deklaratzea, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 123. artikuluan agindutakoa aplikatuta.

Ebazpena itzuli egin zen ezezaguna izategatik. Hori dela eta, hori guztiori jakinarazteko balio dezan eman da ebazpen hau.

Santander, 2008ko otsailaren 15a.

Probintzia zuzendaria,

Sinaduraren PD (2007ko urtarrilaren 22ko Erabakia

eta 2007-02-13ko KAO)

Erretiro, Heriotza

eta Biziraupeneko probintzia zuzendariordea,

MANUEL MÉNDEZ CLAVER.


Azterketa dokumentala