Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1972

IRAGARKIA, 497/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesaturik daudenak epatzeko dena.

Interesa izan dezakeen orori hau jakinarazten zaio: Bilbaoko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian Larraitz Zarrabeitia Salterain andreak 497/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2007ko irailaren 13ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2007ko ekainaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritako gora-jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez, bestalde, 2007-2008 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langileen eta irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Espezialitatea	Lurraldea: Araba

	Eragina jasan dezaketen izangaiak	

0950 Haur Hezkuntza	671.etik 589.era	

16 Lehen Hezkuntza.	1.683.etik 1.535.era	

0957 Musika	220.etik 199.era	

0963 Euskal Literatura eta hizkuntza	1.138.etik 1.036.era	

0131 Musika	121.etik 112.era	

0957 Musika	237.etik 214.era	

0963 Euskal Literatura eta hizkuntza	1.140.etik 1.041.era	

42/0802 Biolina	26	

Espezialitatea	Lurraldea: Gipuzkoa

	Eragina jasan dezaketen izangaiak	

0950 Haur Hezkuntza	1.053.etik 940.era	

16 Lehen Hezkuntza.	2.456.etik 2.247.era	

0957 Musika	267.etik 236.era	

0963 Euskal Literatura eta hizkuntza	1.781.etik 1.639.era	

0131 Musika 	124.etik 112.era	

0957 Musika	272.etik 240.era	

0963 Euskal Literatura eta hizkuntza	1.762.etik 1.623.era	

42/0802 Biolina	22	

Espezialitatea	Lurraldea: Bizkaia

	Eragina jasan dezaketen izangaiak	

0950 Haur Hezkuntza	1.394.etik 1.253.era	

16 Lehen Hezkuntza.	3.125.etik 2.903.era	

0957 Musika	392.etik 351.era	

0963 Euskal Literatura eta hizkuntza	2.136.etik 1.980.era	

0131 Musika 	172.etik 161.era	

0957 Musika	402.etik 359.era	

0963 Euskal Literatura eta hizkuntza	2.103.etik 1.950.era	

42/0802 Biolina	—	

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikulua betez, interesa duten guztiak epatzen dira, hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 26a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala